Eguraldi iragarpena

Giro iluna baina epelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urtarrilaren 29a

Zerua ilun agertuko da egun osoan eta tarteka euri pixka bat izango dugu. Euria gehienbat goizean izango dugu, non orduan zaparrada mardulagoren bat edo beste izango den.

Eguneko erdiko orduetan eta iluntzera arte giroa lasaiagoa izango da. Egun amaieran berriz ere euri pixka bat sartuko zaigu mendebaldetik. Haizeak hego-ukitua izango du, tarteka zakar joz eta tenperatura maximoak igo egingo dira, 12-14⁰C-tan joaz goia.

Osteguna (urtarrilak 30)

Giroak hobetzera egingo du. Goizean goiz oraindik zerua estalirik agertuko da eta euri pixka bat izango dugu. Goiz erdirako ordea erabat atertu eta ostarteak zabalduko dira, arratsalde partea giro argiagoarekin geratuz. Haizeak hegotik joko du, tarteka bizi eta tenperatura maximoak nabarmen xamar igoko dira, eguneko erdiko orduetan 15-17⁰C bitartean joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!