Eguraldi iragarpena

Arratsaldean hodeiak nagusitzen

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko ekainaren 19a

Goizean hego-mendebaldeko haizea, baina arratsaldean ipar-mendebalarekin zeruan hodeiak nagusitzen joango dira. Ondorioz ezegonkortu egingo da, eta ekaitzetara jotzeko arriskua egongo da.

Bihar, bestelako eguraldia izango dugu. Tenperatura freskoagoa izango da, eta egun osoan zehar zerua estalita egongo da. Euria tarteka egingo du, eta eguerditik aurrera ekaitzetarako joera hartzea ez da baztertzen.

Etzi, arratsaldera arte hodeitsu eta giro tristea izango dugu, euriarekin. Hortik aurrera altxatzen hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!