Nahastu egingo zaigu giroa. Hego-mendebaldeko haizea bizi xamar ibiliko zaigu, eta horrekin eta iritsiko den fronte baten eraginez, eguraldi ilun xamarra izango dugu. Zerua estalita mantenduko zaigu ia egun osoan, eta euria utziko dute batez ere eguneko erdiko orduetan. Ostarteak zabalduko dira gau partean.

Asteburuan ere giro nahasia izango dugu. Goiz partean, giro lasaia izango dugu, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Ondoren ezegonkortu eta zaparradak izateko aukera handituko da. 11-13 graduko altuenak izango ditugu.

Igandean ere giro nahasiak jarraipena izango du, baina, arratsaldean lasaitu egingo da, eta tenperaturak pixka bat igoko dira.

Astelehenean berriro ezegonkortuko da. Tenperatura epeldu egingo da, eta ekaitzetarako joera hartuko du. Joerari dagokionez, hego hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta ekaitzetarako joera errepikatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!