Eguraldi iragarpena

Tenperaturak gora egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko martxoaren 29a

Hego-haizea bueltan izango dugu, eta horrekin, tenperaturak ere gora egingo du. Arratsalde partean, gainera bizi xamar ibiliko da haizea. 19-21 graduan kokatuko dira maximoak.

Biharkoan, hego-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du, eta tenperaturak pixka bat gora egingo du 20-22ra igo arte. Orokorrean giro urdina nagusituko zaigu.

Igandean, haizea ekialdetik finkatuko da eta tenperaturak zertxobait behera egingo du. Maximoak 19-21 graduan geratuko dira. Arratsaldean hodeiak sartuko dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko.

Astelehenean ipar-haizea bueltan izango dugu, eta tenperaturak zertxobait behera egingo du. Arratsaldearen erdialdera arte garbiago izango dugu zerua, eta ondoren hodeiak nagusituko dira.

Badirudi asteazkenetik aurrera ezegonkortzera egingo duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!