Behe lainoa altxa ostean, egun osoan giro eguzkitsua izango dugu, eta tenperaturak ere errekuperatu egingo dira, 15-17 gradura arte.

Asteburuak bi zati izango ditu. Larunbatean hego-haizeak hartuko du protagonismoa, 23-25 gradura iritsiko dira maximoak. Arratsaldean hodeiak sartuko dira, baina, ez dute ondoriorik utziko.

Igandean, aldaketa izango dugu goizean sartuko den fronte baten eraginez.. Ipar-mendebaldeko haizeak tenperaturaren beherakada eta euria ekarriko du. Goizean emango dira tenperatura maximoak, 10-12 gradu artekoak.

Astelehenean giro kaxkarrarekin jarraituko dugu, tenperatura hotzekin, eta euriarekin goizean eta egunaren amaieran bereziki.

Asteartean badirudi altstzeko joera hartuko duela, batez ere egunaren bigarren zatian. Hori bai, tenperatura hotzekin jarraituko dugu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!