Eguraldi iragarpena

Udaberri beteko eguraldia

Udaberri beteko eguraldiarekin jarraituko dugu. Tenperaturak atzokoarekin alderatuz igo egingo dira, 21-23 gradu bitartean kokatuko direlarik eguneko erdiko orduetan, baita 25 gradura arte ere. Zerua urdin mantenduko da egun osoan.

Biharkoan jarraipena izango du, eta zertxobait gehiago ere berotuko du. Egunaren bigarren zatian joko du biziago hego-haizeak, eta goi hodei gehiago ikusiko ditugu, baina ez dute ondoriorik utziko.

Ostegun Gizenean pixka bat trakestuko du. Goizean hego-mendebaldeko haizea izango dugu, baina, eguerditik, ipar-mendebaldeko haizea indarra hartzen joango da. Hodeiak nagusitzen joango dira, eta eguna bukatzerako zerua estalita geratuko da. Ostegunetik ostiralerako gauean euri pixka bat egitea espero da, baina, egunean zehar ez du egingo du. Tenperaturari dagokionez, 14-16 graduan kokatuko dira maximoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!