Eguraldi iragarpena

Tenperatura altuak

Udaberri ukituko eguraldia izango dugu gaurkoan. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, eta tenperatura altuak izango ditugu, 22-23 gradura artekoak. Zerua ia urdin mantenduko da.

Asteburuari dagokionez, larunbatean giro atsegina izango dugu. Hego-haizea nagusituko da, beraz, tenperatura epeleka izango ditugu, batez ere, egunaren bigarren zatian. Zeruan goi hodei gehiago izango ditugu, baina, eguzkiak goxatuko du.

Igandean goi hodei gehiago izango ditugu, baina,ez dute ondoriorik utziko. Haizea aldakor izango dugu, eta tenperatura zertxobait jeitsiko da, baina, 19-20 gradura arte igoko da.

Astelehenean eguraldi goxoarekin jarraituko dugu, eta tenperaturak zertxobait gora egingo du. Zerua garbi mantenduko da, eta arratsaldean bereziki giro eguzkitsua izango dugu.

Joerari dagokionean, antizikloia ahultzen hasiko da eta tenperaturak beheranzko joera hartuko du. Inauterietan, ostegunean giro lasaia izango dugula dirudi, baina, hortik aurrera badirudi borraskak nagusitu eta negu ukitua hartuko duela eguraldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!