Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko otsailaren 12a

Ipar-ekialdeko haizea izango dugu ia egun osoan, goizean behe laino pixka bat izango dugu, baina, orokorrean giro eguzkitsua eta epela nagusituko da.

Bihar, berriz, hego-haizearekin tenperaturak gehiago epelduko dira, eta giro eguzkitsua izango dugu. Eta, etzi, hego-haizeak indar handiagoa izango du, eta tenperaturak are gehiago epelduko dira, eta giro eguzkitsuaz gozatuko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!