Eguraldi iragarpena

Tarteka euria

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko otsailaren 11

Egunaren lehen zatian ipar-mendebaldeko haizea, hodeigune batzuk eta tarteka euri pixka bat izango dugu. Egunaren amaieran, atertzera egingo du.

Biharkoan, ipar-ekialdeko haizearekin, eta arratsaldean hego haizearen laguntzaz giro argiagoa eta epelagoa izango dugu. Etzi, berriz, hego haizea nagusituko da, tenperaturak igo egingo dira, eta negukoa baino udaberriko giroa izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!