Eguraldi iragarpena

Eguraldi epela bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko otsailaren 8a

Gaurkoan, eguraldi polita eta epela bueltan izango dugu. Hego-haizea izango dugu nagusi, tarteka bolada biziekin, eta tenperatura maximoek gora egingo dute 17 gradura arte. Nahiz eta zeruan, batez ere arratsalde partean, goi eta erdi mailako hodei dezente izan, orokorrean eguzkiaz gozatzeko aukera izango da.

Asteburuak bi zati izango ditu. Larunbatean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da. Arratsaldeko lehen ordutik indarra hartuko du, tenperatu 15-17 bitartekoak eta laino dezente izango dira, baina, euririk ez dugu espero. Igandean, berriz, goizean giro nahiko lasaia izango dugu, baina, eguerditik aurrera euritara joko du, eta tenperaturak behera egingo du.

Astelehenean, ipar-mendebaldeko haizearekin tenperatura 8-9 gradutik ez da pasako eta elurra 800-900 metrotik gora espero da. Hori bai, euri gehiegirik egitea ez da espero. Egunaren amaieran atertzea espero da, eta ordurante giro bustia izango da.

Asteartetik aurrera giro egonkorra espero dugu, hego-haizearekin, 15 gradu arteko tenperaturarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!