Tolosaldeko denda,
elkarte, baserri;
bihar auskalo nori,
gaur auskalo zerri.
Segi zabalik beste
hamar udaberri,
mundua bilakatu
den garaian herri,
zaila baita izaten
auzokoen berri. (Bis)
Hitza jarriz hamaika
proiektu ederri,
leku egin diezu
Mattin zein Eiderri.
Tolosaldeko denda,
elkarte, baserri;
bihar auskalo nori,
gaur auskalo zerri.
Segi zabalik beste
hamar udaberri,
mundua bilakatu
den garaian herri,
zaila baita izaten
auzokoen berri. (Bis)
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?