(H)ari naizela

Beastiren eta Oriako Iturriaren arteko kanporaketako bertsoak

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa iragan ostiralean hasi zen Berastegin, eta herriko taldea sailkatu da eskualdeko finalaurrekorako.

Beasti eta Oriako Iturria taldeen arteko lehiak eman dio hasiera Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan gure eskualdeko lehen kanporaketa faseari. Beñat Salbarredi, Mikel Beloki eta Iñigo Gorostarzu "Etxorde" berastegiarrak izan ziren batetik; eta Bixente Gorostidi amezketarra, Adur Gorostidi abaltzisketarra eta Hodei Oiartzabal alegiarra bestetik. Bi taldeetako gai-jartzaileek elkarrekin aurkeztu zuten saioa: Urko Atxukarrok eta Maialen Oiartzabalek.

Berastegiko Urepele Elkartean 60 entzule inguru bildu ziren, eta giro aparta izan zen bertan. Lehia estua izan zen, bertsoaldi oso berdinduak izan ziren, eta, azkenean, alde oso txikiz irabazi zion herriko taldeak bisitariari: 11 eta 10.

Irratsaioan iragan ostiraleko bertsoaldi ia guztiak entzun ditugu, eta Mikel Belokiri ere elkarrizketa egin diogu, ostiralekoa izan baitzen haren debuta.

BERTSOALDIAK:

  • 4:35 Oriako Iturria (agurrak)
  • 7:20 Beasti (agurrak)
  • 12:00 Mikel Beloki eta Bixente Gorostidi (8H)
  • 17:20 Mikel Belokiri egindako elkarrizketa.
  • 26:45 Beñat Salbarredi eta Hodei Oiartzabal (8T)
  • 31:30 Adur Gorostidi eta Iñigo Gorostarzu "Etxorde" (10T)
  • 37:00 Adur Gorostidi (puntu erantzunak)
  • 39:05 Iñigo Gorostarzu "Etxorde"(puntu erantzunak)
  • 40:50 Bixente Gorostidi eta Beñat Salbarredi (koplak)
  • 44:30 Mikel Beloki (amaierak emanda)
  • 47:10 Beasti (puntutan)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!