(H)ari naizela

Kantabrikoko bertso-desafioko bertsoak

Danel Etxeberria eta Andoni Egaña aritu ziren nor baino nor Tolosako Kantabrikon, ekainaren 13an, Jea Jeaka kultur elkarteak antolatutako bertso-afarian.

Bigarren urtez jarraian antolatu zen bertso-afaria Kantabrikon. Danel Etxeberria tolosar gazteak sparring on bat behar zuela-eta, Andoni Egañarekin batera jarri zuten kantuan 2024ko ekainean, eta errepikatu egin zuten 2025ean.

Lehen zatia librean egin zuten; ondoren, Jea Jeaka kultur elkarteko Manex Urruzolak hainbat gai jarri zituen tartean atsedenerako tartea utziz; eta, amaitzeko, berriro librean aritu ziren. Bertso-afariko zati eder batekin osatu dugu irratsaioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!