(H)ari naizela

San Martingo Etxolako bertso-saioa

Abuztuaren 29an izan zen dagoeneko urterokoa bilakatu den San Martingo Etxolako bertso-saioa, (H)arituzek eta San Martingo Etxolak elkarlanean antolatuta, Amezketako Udalaren laguntzarekin.

Aurtengoan eskualdeko bi kidek eskualdez kanpoko beste bi adinkide izan zituzten: Danel Etxeberria tolosarrak eta Beñat Zeberio asteasuarrak oholtza-kide izan baitzituzten Naia Arrizabalaga azkoitiarra eta Maddi Agirre gasteiztarra. Urtero bezala Imanol Artola, Felix, izan zen gai-jartzailea.

  • 1:00 Agurrak
  • 7:10 Maddi Agirre eta Naia Arrizabañaga – ama-alabak, lehen suspentsoa etxera
  • 14:00 Danel Etxeberria eta Beñat Zeberio – Lagunak, Danel bide okerretik doa
  • 20:35 Maddi Agirre (bakarka) – lagun Erasmusen eta ni hemen
  • 24:45 Danel Etxeberria (puntu erantzunak) – udan zerbitzari Tolosan
  • 28:30 Denak (kopletan) – Txindokira gaupasaz
  • 35:25 Beñat Zeberio eta Maddi Agirre – Begiraleak, Beñatek ez du ardurarik hartzen
  • 40:40 Naia Arrizabalaga eta Danel Etxeberria - Vueltako txirrindularia eta zalea
  • 47:55 Beñat Zeberio (bakarka) – herrian deseroso, hirira joan eta antzeko
  • 51:25 Naia Arrizabalaga (atzekoei erantzuten) – irratian elkarrizketa egiteko merituak
  • 57:35 Naia Arrizabalaga eta Beñat Zeberio – Etxolako jabeak, udako parranden agenda adosten
  • 63:15 Danel Etxeberria eta Maddi Agirre (puntutan) - librean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!