(H)ari naizela

Irurako Ostatuko udaberriko bertso-saioa

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea zenbait bertso-saio antolatzen ari da azken urteetan, Tolosaldeko bertsolari gazteek plazak izan ditzaten, hainbat herrirekin eta ostaturekin elkarlanean.

Modu horretan osatu zen, Irurako Ostatuan, maiatzaren 25eko saioa ere: Jon Mendiluze herriko semea, Oibar Olano asteasuarra, Danel Etxeberria tolosarra eta Maddi Aiestaran beasaindarra aritu ziren kantuan Imanol Artola Felix-en esanetara. Gaurko irratsaioan hango bertsoaldiak entzun ditugu:

  • 1:10 Hasierako agurrak
  • 5:20 Jon Menduluze eta Danel Etxeberria – Euskaraldiaz
  • 10:45 June Aiestaran eta Oibar Olano – Makrojaialdiez
  • 17:30 Danel Etxeberria (bakarka) – Bizimoduaren garestitzeaz
  • 20:25 Jon Menduluze (puntu erantzunak) – Irurako herriaz
  • 22:50 Denak (kopletan) – Udalekuetako lau roletan
  • 29:35 June Aiestaran eta Danel Etxeberria – Zegama-Aizkorri mendi maratoiko azkena eta erratza
  • 34:00 Jon Mendiluze eta Oibar Olano – Azokan dena erosten duena eta ezer erosten ez duena
  • 39:15 June Aiestaran (bakarka) – Asanbladan hitza moztu diote
  • 42:35 Oibar Olano (atzekoei erantzuten) – Arotza
  • 47:15 Jon Mendiluze eta June Aiestaran – puntutan librean
  • 52:10 Amaierako agurrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!