(H)ari naizela

Pello Errota Sariketaren aurreko edizioen errepasoa

Pello Errota bertso-sariketaren laugarren edizioa izan da aurtengoa. Aurreko hiru edizioetan Eneko Lazkoz, Amaia Iturriotz eta Jexux Mari Irazu izan dira irabazleak. Finalen errepasoa egin dugu.

2018ko edizioan Eneko Lazkoz etxarri-aranaztarrak jantzi zuen txapela, Beñat Lizasorekin buruz burukoa jokatuta. Unai Gaztelumendik eta Asier Azpirozek osatu zuten finaleko laukotea.
2020ko edizioa, berriz, Amaia Iturrotz urretxuarrak irabazi zuen. Pandemia zela-eta, pilotalekuan jokatu zen finala, sei bertsolarik kantatu zuten final hartan: Amaia Iturriotzez gain, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal.
2023. edizioa Jexux Mari Irazu larraundarrarentzat izan zen. Buruz burukoa Eñaut Martikorenarekin lehiatu zuen, eta Iñaki Gurrutxaga eta Unai Mendizabal izan ziren finaleko laukotea osatu zuten beste bi bertsolariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!