(H)ari naizela

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna eta Amezketako jubilatueneko bertso-saioa

Irratsaio hasieran Beñat Azaldegi GBEko kideari elkarrizketa, eta, ondoren, Amezketako Elordi Jubilatuek antolatutako bertso saioa.

Unai Muñoa eta Bixente Gorostidi aritu ziren kantuan, otsailaren 24an, Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean, Elordi Jubilatuen Elkarteko kideek antolatutako erdi bertso-eskola, erdi bertso-saioko formatu berezi batean. Bertso-eskoletan egin ohi duten moduan bertso-sortak kantatu zituzten, aurrez, Bixentek sortaren testuingurua kokatu ostean; eta bertso-saioetan egiten den bezala, bat-batean aritu ziren Unai Muñoa eta Bixente Gorostidi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!