(H)ari naizela

Amezketako, Goiazko eta Alegiako Santa Ageda bezperako koplak

Hiru herri horietako puska biltzeetan izan gara, eta ohiko koplak eta bat-batekoak entzun ditugu.

Otsailaren 2 goizean, Amezketan, 30 lagunetik gora bildu ziren San Martinen kanturako prest. DBH4ko ikasleen ikas-bidaiarako izan zen bildutako dirua, eta Bixente Gorostidi herritarra eta Unai Muñoa lasartearra izan ziren koplariak. Guk eliza parean harrapatu genituen, eta Ergoneko etxe-atarietako koplak grabatu genituen.

Bidania-Goiatzen, berriz, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera arratsaldean, 17:30etan abiatu ziren beste 30enbat lagun, kanturako prest. Arkaitz Zelaia herritarra eta Unai Mendizabal zizurkildarra izan ziren bat-batean kantuan aritu zirenak. Goiatzeko baserrietako koplak grabatu genituen.

Goiaztik Alegiara joan, eta 19:15ean Kale Beheratik Tonto kalera bidean harrapatu genituen Intxurre Abesbatzako kideak eta beste hainbat herritar, 50 kidetik gora. Xabat Illarregi leitzarra eta Iker Iriarte alegiarraz gain, bertako bertso-eskolako beste hiru gazteren laguntza ere izan zuten: Xanet Ormaetxea, Markel Azpilikueta eta Amets Azpilikueta. Kale gorara joan, eta handik plazarainoko bideko koplak grabatu genituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!