(H)ari naizela

Iñigo Gorostarzu: «Azkeneko txapelketa hau beste modu batera prestatu dut, eta horrekin geratuko naiz»

Berastegiarrak Ataria Bertso Jaialdian kantatu zuen, eta horretaz eta Gipuzkoako Txapelketaz aritu gara luze eta zabal.

Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarra izan da aurtengo Ataria Bertso Jaialdiko nobedadea Andoni Rekondorekin batera, eta (H)ari Naizela irratsaiora gonbidatu dugu.

Ataria Bertso Jaialdiak duen handitasuna azpimarratu du, nola entzuleek, hala bertsolariek, eta zer esanik ez gai-jartzaileak mimo handiz prestatzen duten saioa delako. Hortik abiatu dugu elkarrizketa, eta jaialdi horretan Etxordek kantatutako zenbait bertsoaldi entzun ditugu. Jarraian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaz ere hitz egin dugu, finalerdien atarian geratu zen, eta balantzea egiteko baikeneukan oraindik berastegiarrarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!