(H)ari naizela

Iker Iriarte: «Finala aurkeztea errekonozimendu moduko zerbait izan da, eta oso eskertuta nago»

Iker Iriarte GBT24ko finaleko aurkezleari egin diogu elkarrizketa, eta Oihana Iguaranen finala ere aztertu dugu.

Uste baino irratsaio luzeagoa atera zaigu urteko azkena. Lehen zatian Iker Iriarteri egin diogu elkarrizketa. Finala izan da alegiarra elkarrizketatzeko aitzakia, baina finala eta txapelketa baino gai gehiago ere jorratu ditugu harekin.

Irratsaioaren bigarren zatian Oihana Iguaranek egindako finalaz aritu gara. Batetik, Josu Artutxak Oihana Iguarani egindako elkarrizketaren zatiak entzun ditugu, eta, bestetik, Oihanaren beraren bertsoaldiak; puntuazioa eta momentuan momentuko sailkapena aipatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!