(H)ari naizela

Unai Mendizabal: «Txapelketa gustu handiagoz bizi izan dut, eta gustura egon naiz»

Unai Mendizabal zizurkildarrari elkarrizketa egin diogu GBT24ko finalaren astean.

Irratsaioko lehen erdian Unai Mendizabal bertsolaria izan dugu gonbidatua. Finalaren ateetan geratu da, baina gustura da zizurkildarra. Txapelketako saioez, bizi izandakoaz eta finalaz hitz egin dugu beste gauzen artean. Irratsaioan bigarren zatian, berriz, haren zenbait bertsoaldi entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!