(H)ari naizela

Abenduaren 1eko Arrasateko finalerdirako bi sarreren zozketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalerdirako bi sarrera zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan.

Finalerdietako saio bakoitzerako bi sarrera ari gara zozketatzen (H)ari Naizela irratsaioan; eta, hirugarren eta azken saioa Arrasaten izango da, abenduaren 1ean, eta Oihana Iguaran amasarrak kantatuko du bertan. Zozketan parte hartzeko whatsapp audio mezua bidali behar da 695 76 28 43 zenbakira, eta aste honetan asmatu beharrekoa honakoa da: Oihana Iguaranek berak Irungo saioan Aner Euzkitzerekin osatu zuen zortziko handiko ofizioko Oihanaren lehen bertsoa entzun dugu, eta hitz bat kendu diogu bertso horri; bada, zozketan parte hartzeko hitz hori asmatu behar da, eta asmatzaileen artean egingo da zozketa. Asmatzailerik ez balego, parte hartzaile guztien artean zozketatuko da.

Oihana Iguaranen bertsoa:

Gure erlauntzak nola asetu
urtez urte erakutsi,
arren liztorrak sekula ez du
erlauntza pakean utzi,
nahiz urtez urte saiatu geran
eta kosta ahala ___________,
ja eztenetik gehiegi dauka
ta gozotik oso gutxi.

Bidali audio mezua esanaz nor zaren, nongoa eta Unairi kendu diogun hitza zein den, azaroaren 27ko 14:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!