(H)ari naizela

Azaroaren 24ko Zarauzko finalerdirako bi sarreren zozketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdirako bi sarrera zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan.

Finalerdietako saio bakoitzerako bi sarrera zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan; eta, bigarren saioa, Zarauzkoa da, azaroaren 24an izango da, eta Unai Mendizabal zizurkildarrak kantatuko du bertan. Zozketan parte hartzeko whatsapp audio mezua bidali behar da 695 76 28 43 zenbakira, eta aste honetan asmatu beharrekoa honakoa da: Jon Gurrutxagak Tolosako saioan Nerea Elustondorekin osatu zuen zortziko txikiko bertso bat entzun dugu, eta hitz bat kendu diogu bertso horri; bada, zozketan parte hartzeko hitz hori asmatu behar da, eta asmatzaileen artean egingo da zozketa. Asmatzailerik ez balego, parte hartzaile guztien artean zozketatuko da.

Jon Gurrutxagaren agurra:

Txanpiñoiak erosi dio

apal-apal,

Nereak ze aurpegi

Nereak ze azal,

Uzturre korritu du

luze eta ___________,

holaxe ibiltzen da

natural-natural.

Bidali audio mezua esanaz nor zaren, nongoa eta Unairi kendu diogun hitza zein den, azaroaren 20ko 16:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!