(H)ari naizela

Beñat Azaldegi: «Jendeak asko lagundu digu, eta saioetako zati aktiboena izan dira»

Beñat Azaldegi tolosarra da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako koordinatzailea, eta gurean izan da Gipuzkoa Bertsotan amaitu ostean.

Beñat Azaldegik gustura eta eskertuta amaitu du Gipuzkoa Bertsotan. Hainbeste herri eta jende mugitzen dituen txapelketa koordinatzea lan handia den arren, jendearen babesa azpimarratu du Azaldegik, herrietara joan eta saioak antolatzeko laguntza handia izan dutelako. Udaberriko fasea amaitu zaharra ez den arren, buru-belarri ari dira udazkeneko txapelketa prestatzen, bihar aurkeztuko baitute hedabideen aurrean. Kontu horiek eta askoz gehiago landu ditugu tolosarrarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!