Pernando Amezketarraren heriotzaren 200. urteurreneko bertsoak eta pasadizoak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko abenduaren 20a

Abenduaren 2an Amezketan egin zuten ibilaldian jasotako kontuak eta bertsoak, eta Pernandorenak omen diren zenbait bertso ere bai.

Uztailaren 9an bete ziren 200 urte Pernando Amezketa hil zela, eta hori dela-eta, Amezketako kultur etxeari Pernando Amezketarra Kultur Etxea izena jarri zaio. Ekitaldi egunean, abenduaren 2an, Pernandoren ibilaldian zehar paseoa eman zuten herritarrek, Agurtzane Garmendiaren azalpenak entzunez eta herriko zenbait aktorek antzeztutako pasadizoekin gozatu ederra hartuz.

Ondoren, kultur etxea bataiatu, Bixente Gorostiren eta Anjel Mari Peñagarikanoren bertso-saioa entzun, eta herritarrak talo-janera joan ziren. Bazkalostean, Zazpi Iturri Elkartean bildu eta Pernandoren garaitik gureganaino heldutako zenbait bertso kantatu ziren lagunartean.

Bitarte horretan guztian zehar grabagailua martxan izan genuen, eta horrekin osatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Pernando Amezketarra" (Hitzak: Txirrita; musika: Xabier Lete).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!