(H)ari naizela

San Bartolomeetako bertso-saioak

Amezketan eta Ibarran abuztuaren 24an izaten dira bertso-saioak, eta bertsoaldi horiekin osatu dugu irratsaioa.

Ibarran Joanes Zubia Aranalde gaztea jardun zen gai-jartzen, lehen aldiz herriko festetan. Haren aginduetara, Harituzeko bost bertsolari: Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Amaia Agirre, Iñigo Gorostarzu eta Jexux Mari Irazu. Amezketan, berriz, Imanol Artola Arretxe "felix" aritu zen gai-jartzaile lanetan, azken urteetan ohikoa den bezala, eta honakoa izan zen kantuan jardun zen seikotea: Bixente Gorostidi herritarra, Anjel Mari Peñagarikano, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!