(H)ari naizela

Erauskin Errotariaren bertsoak eta Beizamako Krimena

Bertsoen bidez jakin dugu Tolosaldearen inguruko herrietan duela 97 urte gertatutako krimenaren berri. Zuzeu podcasteko istorioari entzun dugu.

«1926ko azaroaren 14a da. Jazinta Odriozola Tolosan bizi da neskame, eta Zeru-Txiki tabernan aritzen da zerbitzari. Igandetan jai ematen diote, eta beti bezala, bere familiaren etxera abiatu da, Beizamako Korosagasti baserrira, eguna amarekin eta ahizparekin pasatzeko asmoz. Ez da horrela izango… inoiz ez».

Patxi Erauskin zaldibiarrak idatzi zituen bertsoak, eta Joseba Tapiak musikatu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!