(H)ari naizela

Harituzen 10. urteurreneko bertso-saioko bertsoaldiak

Azaroaren 1ean Harituzek Gurea antzokian ospatu zuen 10. urteurrena bertso-saio berezi batekin.

Bertso-eskola atondu zuten Gureako oholtzan: mahaia, arbela, erratzak, bertso-liburuz jositako apalategiak... eta bertso-eskolarik behar ez duten bost bertsolari kanturako prest: Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina; irakaslea, Imanol Artola "Felix".

Bertso-eskola ardatz hartutako saioa izan zen, bertsoaldi guztiek, gai guztiek zuten zerikusia bertso-eskolarekin, gehiago edo gutxiago. Bertsoaldi hautatuak entzun ditugu irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!