Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen irailaren 29an, eta Jexux Mari Irazu larrauldarra eta Eñaut Martikorena hernaniarra sailkatu ziren finalerako. Bertso-saio horretako zenbait bertsoaldi entzun ditugu azken irratsaioan.
Irratsaio amaierako kantua: Izar polisariar bat (Hitzak: Uxue Alberdik moldatuta; musika: Olaia Intziartek eta Eñaut Elorrietak moldatuta).