(H)ari naizela

Pello Errota Sariketako Berrobiko kanporaketako bertsoak, denboraldia hasteko

Unai Mendizabal, Beñat Zeberio, Iñaki Gurrutxaga, Eli Pagola, Aissa Intxausti eta Haira Aizpurua izan ziren bertsolariak, Joanes Zubiaren esanetara.

Denboraldiko lehen bertso-irratsaioa Pello Errota Sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketarekin hasi dugu. Bertsolari guztien ariketak entzun dira, eta ariketa guztietatik alerik onenak aukeratuta osatu da irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Izaeraren erreka" (Hitzak eta musika: Leihotikan).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!