San Joanetako Larraizko eta Tolosako bertsoaldi gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko uztailaren 5a

Aurreko irratsaioan bezala, San Joanetako bi bertso-saiorekin osatu dugu irratsaioa. Batetik, Larraizko bertso-bazkaria; bestetik, Tolosako San Joanetako saioa.

Ekainaren 23an, San Joan bezpera egunean, ohikoa bilakatu da abaltzisketarrentzat Larraizko bertso-bazkarira joatea. Aurtengoan Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Julio Soto izan dira bertsolariak, eta ordubete pasatxoko saioa osatu dute hiru bertsolarien artean.

Ekainaren 25ean, berriz, Tolosako bertso-saioa izan da. Tolosako San Joanetan ere bere lekua aurkitu du bertsoak, igande eguerdiz, Berdura plazan, lau bertsolariko saioa. Aurtengoan Tolosaldeko bertsolariak izan dira protagonista: Iker Iriarte alegiarra izan da gai-jartzailea, Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal bertsolariak, baita Maialen Lujanbio hernaniarra ere.

Bi bertso-saioetako zenbait bertsoaldirekin osatu dugu irratsaioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!