(H)ari naizela

Larraizko bertso-bazkaria eta Tolosako saioa

San Joanak igaro dira, eta, besteren artean, Larraitzen eta Tolosan bertso-saioak izan dira; hiru bertsolariz osatutako libreko saioa izan zen Larraizkoa, eta, Tolosakoa, berriz, ia protagonista guztiak Tolosaldekoak zituena.

Ekainaren 23an, San Joan bezpera egunean, ohikoa bilakatu da abaltzisketarrentzat Larraizko bertso-bazkarira joatea. Aurtengoan Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Julio Soto izan dira bertsolariak, eta ordubete pasatxoko saioa osatu dute hiru bertsolarien artean.

Ekainaren 25ean, berriz, Tolosako bertso-saioa izan da. Tolosako San Joanetan ere bere lekua aurkitu du bertsoak, igande eguerdiz, Berdura plazan, lau bertsolariko saioa. Aurtengoan Tolosaldeko bertsolariak izan dira protagonista: Iker Iriarte alegiarra izan da gai-jartzailea, Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal bertsolariak, baita Maialen Lujanbio hernaniarra ere.

Bi bertso-saioetako zenbait bertsoaldirekin osatu dugu irratsaioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!