(H)ari naizela

Anoetako Korpusetako bertsoaldi onenak

Lujanbio, Ibarzabal, Martin, Arzallus, Illarregi eta Colina jardun ziren kantuan, Maddi Sarasolaren esanetara.

Anoetako Korpusetako bertso-saioak ematen dio hasiera Tolosaldeko udako bertso-saioen zikloari. Aurtengoan ekainaren 2ko gauean izan zen saioa, pandemia aurreko egoerara itzulita, elizan. Maddi Sarasolak jarri zituen gaiak, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi izan ziren bertsolariak.

Irratsaio amaierako kantua: "Dodoa" (hitzak: Iñigo Astiz; musika: Jabier Muguruza).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!