(H)ari naizela

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean harituztarrek kantatuak

Danel Etxeberria tolosarrak, June Aiestaran beasaindarrak eta Eki Mateorena leitzarrak kantatu zuten, hirurak dabiltza (H)arituzeko bertso-eskolan.

Irratsaioko lehen erdian hiru harituztarren bertsoaldiak entzun ditugu; bigarren erdia, berriz, finaleko gainerako bertsolarien bertsoaldirik esanguratsuenekin osatu dugu.

Irratsaio amaierako kantua: "Goiz hiltzen dira ametsak" (Hitzak: Mirua; musika: Mirua eta Malakias).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!