(H)ari naizela

Eskolarteko kanporaketetan eskualdeko bertsolariek egindakoaren errepasoa

Izar Zelarain, Danel Etxeberria, Beñat Zeberio eta Jon Mendiluze ostiraleko finalean izango dira; horiez gain, Jare Bengoetxearen eta Aratz Arzelusen bertsoak ere entzun ditugu.

Martxoan zehar jokatu dira lau kanporaketak, eta eskualdeko zazpi bertsolariek kanporaketa horietatik hirutan kantatu dute: Legazpin, Eñaut Olarrak eta Aratz Arzelusek; Errezilen Izar Zelarainek (saioko irabazlea), Jare Bengoetxeak, Jon Mendiluzek eta Beñat Zeberiok; eta Amezketan, berriz, Danel Etxebrriak (saioko irabazlea). Kanporaketa horietako bertsoaldien aukeraketa batekin osatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Iristen ez den" (Hitzak eta musika: Zinez).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!