Bertso zahar eta berriak, Alkizan jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko martxoaren 29a

Bertso-sorten afaria egin zen martxoaren 18an, Alkizako ostatuan, eta bertan kantatutako bertsoekin osatu dugu irratsaioa.

Urteroko antolatzen du (H)arituzek bertso-sorten afaria, eta aurtengoan Alkizako ostatuan izan da. Belaunaldi zahar eta berri, 40 afaltiarretik gora, eta hamar bertso-sorta: Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Manu, Oibar Olano, Maren eta Amaia Agirre, Danel Etxeberria, Beñat Zeberio, Iñaki Lizaso, Aratz Arzelus eta Naiara Arreseigor atera ziren kantura, eta Ixiar Jauregie ta Tomas Lizardi musikariek lagundu zieten.

Irratsaio amaierako  kantua: "Txepetxarena" (hitzak: Pello Mari Otaño; musika: Xabietr Lete).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!