(H)ari naizela

Berastegiko 'Tabuen kutxatik oholtzarako' eta Bidania-Goiazko bazkariko bertso gehiago

Aurreko irratsaioan Bidaniko bertsoaldi gehiago entzun genituen, gaurkoan Berastegiko saioari egin diogu tarte handiagoa.

Martxoaren 11n eta 12an, martxoaren 8aren ondorengo asteburuan, Berastegin eta Bidania-Goiatzen bertso-saioak izan ziren. Larunbatean minbizia oinarri hartuta, Tabuen kutxatik oholtzara bertso-saio musikatu berezia antolatu zuten, Amaia Agirrek gidatuta. Udaletxeko ganbara bete jende elkartu zen Inurri Elkarteak eta Berastegiko Udalak antolatutako bertso-saioan. Amaia Agirrek saioa gidatu zuen, eta harekin batera minbizia gertutik bizi izan duten hainbat norbanako aritu ziren gai-jartze lanetan, tartean herritar batzuk.

Igandean, berriz, Bidania-Goiatzen bertso-bazkaria antolatu zuten Bidaniko ostatuan eta Oihana Iguaran eta Ane Labaka aritu ziren kantuan, 40 lagunetik gorako kuadrilla alaituz.

Irratsaio amaierako kantua: Gure negua (hitzak: Jon Maia, musika: Karidadeko Benta).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!