(H)ari naizela

Gipuzkoako Eskolartekoan parte hartuko dutenekin osatu dugu irratsaioa

Tolosaldeko zazpi bertsolari izango dira ostiralean hasiko den Gipuzkoako Eskolartekoan, eta horien hitzak eta bertsoak entzun ditugu.

Eñaut Olarra tolosarrak eta Jare Bengoetxea lizartzarrak lehen eskolartekoa izango dute aurtengoa; Jon Mendiluze irurarrak eta Beñat Zeberio asteasuarrak, berriz, azken urtea izango dute; eta lau horiez gain, Danel Etxeberriak, Aratz Arzelusek, eta Izar Zelarainek ere hartuko dute parte.

Tolosaldekoak izan ez arren (H)arituzeko bertso-eskolan dabiltza Lide Arregi oñatiarra eta June Aiestaran beasaindarra. Guztien hitzak entzun ditugu, eta lehen aldia ez dutenen bertsoaldi bana entzuteko aprobetxatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Ilun ikarak" (Hitzak: Mikel Arregi; musika: Imanol Larzabal; bertsioa: Jabier Muguruza).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!