(H)ari naizela

Udazkenean Amezketan eta Berastegin egindako bertso-otorduetako bertsoak

Mujika eta Irazu izan ziren Berastegin; Potto eta Korta goierritarrak, berriz, Amezketan.

Urriaren 28an antolatu zuten bertso-afaria Amezketako Zazpiturri Elkartean, Amezketako Gazte Taldeak eta Zazpiturri Elkarteak elkarlanean. Urriko azken ostiral gau hartan Eneko Araiztegi "Korta" eta Aratz Ibarzabal "Potto" izan ziren kantuan.

Azaroaren 26an, berriz, Berastegiko Urepele Elkartean urteroko gaztain-jatea antolatu zuten, baina, kasu hartan, gaztainik gabe, eta beti bezala, bertsolari parearekin. Iazko udazkenean Haritz Mujika asteasuarra eta Jexux Mari Irazu larrauldarra aritu ziren kantuan, eta herriko bertsolariren batek eta edo bestek ere kantatu zituzten bertsoak.

Irratsaio amaierako kantua: "Garai galduak" (Hitzak eta musika: Ana Arsuaga).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!