(H)ari naizela

Santa Ageda bezperako koplak

Ibarran, Alegian, Tolosan eta Bidania-Goiatzen kantatutako zenbait koplekin osatu dugu irratsaioa.

15:30etan Ibarran, Hauspoa Kultur Elkarteak antolatuta dozena lagun pasatxo elkartu ziren, eta Iñigo Gorostarzu eta Adur Gorostidi izan ziren koplariak; guk, herriguneko zenbait baserritako kantaldiak grabatu genituen. Handik Alegiarako bidea hartu genuen, 17:15etan, Barrioko plazan 60 herritarretik gora elkartu baitziren Txintxarri Abesbatza Kultur Taldekoen deiari erantzunez, eta Odei Lopez eta Maialen Akizu jardun ziren bertsotan. Tolosan, berriz, besteren artean Lizardi Kultur Taldekoak ere atera ziren ohitura zaharra berritzeko asmoz, eta 19:00etan hasita, alde zaharreko zenbait kantaldi grabatu genituen. Koplariak Danel Etxeberria eta Beñat Zeberio izan ziren, eta 100 lagun inguru bilduarazi zituzten; batzuk kantuak, besteak entzuten. Azkenik, nahiz eta bazkalondoan oso goiz hasi ziren, eguzkia ezkutatuta eta gaueko hotza lagun, Bidania-Goiatzeko zenbait kopla grabatu genituen; haizea ere grabagailura sartu nahian borroka ibili behar izan bagenuen ere. Ander Lizarralde eta Arkaitz Zelaia izan ziren kantuan, eta Kukuri Elkartekoek bi dozena lagunetik gora elkartuarazi zituzten.

Irratsaio amaierako kantua: "(min)bizi" (hitzak: Oihana Iguaran; musika: Xabier Zabala; ahotsa: Idoia Asurmendi).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!