1989tik gaur egunera arteko Bertso Egunak aletu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2023ko otsailaren 1a

2023ko Bertso Egunaren biharamunetan gaude, eta historikoki Donostian ospatu izan den egun horretan eskualdeko bertsolarien zenbait bertsoaldi entzun ditugu.

1989ko Bertsolari Egunean eskualdeko bi bertsolarik elkarrekin osatu zuten ofizio bat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Millan Telleriak, hain zuzen. Millan Telleria Jun Carlos Erregearen paperean, eskiatzen ari den bitartean, Peñarekin tupust egin eta biak erori dira. Abiapuntu hori duen bertsoaldiarekin hasi dugu irratsaioa, eta Aitor Mendiluzek 19 urterekin Bertso Egunean Uztapide zenarekin osatutako bakarkako ofizioarekin jarraitu dugu, 1995eko bertsoaldiarekin. Horren ondoren entzun ditugu Jokin Sorozabal, Txomin Garmendia eta Jexux Mari Irazu 2000.eko lehen hamarkadan.

Azken bi bertsoaldiak, berriz, azken hamar urteetakoak izan dira: lehena, 2020an, Barañainen ospatu zen Bertso Egunean Oihana Iguaranek Andoni Egañarekin eta Ane Zuazubiskarrekin osatutakoa; bigarrena, eta azkena, berriz, Jexux Mari Irazuk eta Eneko Lazkozek 2013an osatutakoa. Azken horretako Irazuren azken bertsoa historiarako geratu den bertsoetako bat izan da: puntu bakoitza doinu ezberdin batean kantatu baitzuen.

Irratsaio amaierako kantua: "Abadiño Sanblasetan" (Hitzak: Fredi Paia; musika: Xabi Aburruzaga").

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!