(H)ari naizela

1997ko BTNko finalean Jexux Mari Irazuk kantatuak

Larrauldarrak 25 urte zituen bere lehen finalean, eta laugarren sailkatu zen.

Bertsolari Txapelketa Nagusien errepaso historikoarekin jarraituz, 1997ko abenduaren 14an Donostiako Belodromoan izan zen bertso-finala aztertu dugu. Ohiko moduan, eskualdeko gure bertsolarien bertsoaldiak aletu ditugu, eta, kasu honetan, Jexux Mari Irazu larrauldarrak egindako bertso-saioa entzun dugu. 25 urte zituen larrauldarrak, eta laugarren sailkatu zen, Andoni Egañaren, Sebastian Lizasoren eta Unai Iturriagaren atzetik.

Irratsaio amaierako kantua: "Gorputzak zubi" (Hitzak: Ane Lebaka, Nerea Ibarzabal eta Haizeatxo; musika: Ines Osinaga, Olatz Salvador eta Haizeatxo).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!