(H)ari naizela

Aitor Mendiluzek Durangon kantatuak

Irurarraren bertso guztiekin, eta saioko beste zenbaitekin osatu dugu irratsaioa.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko final erdietako lehen itzulia amaitu berri denez, sailkapena xehe aztertu dugu irratsaio hasieran, eta eskualdekoek finalean egoteko dituzten aukeren inguruan ere hitz egin dugu; behin sailkapenari errepasoa eman ostean, Aitor Mendiluzek Durangoko saioan kantatutako bertsoaldi guztiak entzun ditugu elkarrekin jarraiak. Amaitzeko, irratsaioaren bigarren zatian, saioko beste bertsolarien bertsoaldi onenak entzun ditugu.

Irratsaio amaierako kantua: "Galtzaundi" (Hitzak: Galtzaundi; musika: Ana Arsuaga, Verde Prato).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!