(H)ari naizela

Donibane Garazin Mujikak eta Iguaranek kantatuak entzun ditugu

Amasarrak irabazi zuen saioa, eta asteasuarra bosgarren izan zen; bien bertsoaldi guztiak entzun ditugu.

Aurrera doa Txapelketa Nagusia, eta urriaren 29an Oihana Iguaranek eta Haritz Mujikak kantatu zuten Donibane Garazin. Saio horretako bertsoaldiekin osatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: "Sua" (Hitza eta musika: Bennize).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!