(H)ari naizela

1982ko BTN-an Telleriak, Garmendiak eta Peñagarikanok kantatuak

Txapelketan eskualdekoek kantatutako saioetako audioak berreskuratu ditugu, eta finalera bitarteko saioen errepasoa egin dugu.

Euskaltzaindiak antolatu zuen azken txapelketa izan zen 1982koa. Anjel Mari Peñagarikanok  eta Millan Telleriak 25na urte zituzten orduan; eta Txomin Garmendiak, berriz, 48. Gazteen lehen txapelketa izan zen; Garmendia, berriz, aurreko hiru finaletara sailkatutako bertsolari eskarmentuduna zen ordurako. Ordu eta erdiko irratsaio luzean 40 urte atzera egiteko aukera izango dugu.

Irratsaio amaierako kantua: Berriro igo nauzu ene mendira (Hitzak: Xabier Lete; Musika: Karlos Gimenez; interpretazioa: Imanol Larzabal).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!