(H)ari naizela

1980ko txapelketa nagusian Txomin Garmendiak kantatutakoak

1980an Txomin Garmendia izan zen Tolosaldeko bertsolari bakarra, eta berak finalaurrekoetan eta finalean kantatutako zenbait bertsoaldi entzun ditugu.

BTX-ak etena izan du asteburuan, eta guk txapelketa historiko bati errepasoa ematea erabaki dugu; hain zuzen ere, 1980ko txapelketari. Hamahiru urteko etenaren ostean antolatu zuen txapelketa Euskaltzaindiak, eta bertsolari hautatuen artean zen Garmendia.

Finalerdietako bi kanporaketetatik bateko audioa dago grabatuta, eta finalekoa ere bai; beraz, berrobitarrak bi saio horietan kantatu zituen bertsoekin osatu dugu irratsaioa.

Irratsaio amaierako kantua: Mundumodoinmundo (hitzak: Igor Elortza; musika: Rafa Rueda).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!