(H)ari naizela

(H)arituzen asteburu pasako bertsoaldiak

Julio Sotoren eta Nerea Ibarzabalen bisita jaso zuten gazteek, eta bertso-lehiaketak ere egin zituzten.

Joan den asteburua Asteasuko Otabardi Aterpetxean igaro dute Tolosaldeko 40enbat bertsozalek; bertan izan dira bertso-eskoletan dabiltzan 9 eta 18 urte bitartekoak, eta harituztarrek egin dituzte begirale lanak.

Asteburu horretan ez da bertsorik falta izan: iritsi ordurako bertso-eskola bakoitzak bere burua bertso bidez aurkeztu behar izan du, bertso-sariketatxo bat ere egin dute; eta larunbatean bertso-bazkaria izan dute Julio Sotorekin eta Nerea Ibarzabalekin, eta, nola ez, gazteek ere kantatu dute bazkalostean. Hori guztia eta gehiago batu dugu irratsaio honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!