Martxoan zenbait bertso-saio izan dira, eta horietako hiru saiorekin osatu, genuen duela bi asteko irratsaioa, bada bertso-saio horietako beste zenbait bertsoaldirekin osatu dugu irratsaio hau ere:
Martxoaren 8an, Amezketako Kultur Etxean, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan, merienda lagun.
Martxoaren 18an, Amasako Uxo-toki elkartean, asto-jana egin zuten, eta afariaren ostean kantuana ritu ziren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.
Martxoaren 25ean, Ibarrako Xepla elkartean, Ernaik antolatutako bertso-afaria izan zen. Tolosaldeko bost gaztek kantatu zuten: Oibar Olanok, Beñat Mateosek, Jon Mendiluzek, Izar Zelarainek eta Aratz Arzelusek. Gai-emaile, berriz, Naia Gabirondo izan zen.
Irratsaio amaierako kantua: "Txerri goseak ezkur amets" (Hitzak: Tximela; musika: Joseba Tapia)