(H)ari naizela

Danel Etxeberria eta Jon Mendiluze izan ditugu (H)ari Naizelan

Apirilaren 29an, Lasturren izan zen Gipuzkoako Eskolarteko finala, eta errepasoa eman diogu bertsoaldiak entzunez.

Bi bertsolari, bi izaera, eta bi bizipen; bakoitzak berea. Danelek lehen txapelketa izan du aurtengoa, eta espero gabe sailkatu da finalera; beraz, finalean presiorik gabe kantatu du. Jonen kasua, berriz, ezberdina da: hirugarren txapelketa izan da aurtengoa, iaz ere finalean kantatu zuen; eta nahiz eta ez zeukan berriz finalera sailkatzeko presiorik, Danelek baino urduriago bizi izan du finala, baita aurreko aste guztia ere.

Biekin aritu gara hitz eta pitz, eta finalean biek ala biek kantatutako zenbait bertsoaldi entzun ditugu elkarrizketaren tarteetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!