(H)ari naizela

Martxoko Amasako, Ibarrako eta Amezketako bertso-saioak

Amezketako M8ko bertso-tertuliko, Amasako asto-janeko eta Ibarrako Xepla Elkarteko bertso-afariko bertsoaldiak.

Martxoan zenbait bertso-saio izan dira, eta horietako hiru saiorekin osatu dugu irratsaioa:
Martxoaren 8an, Amezketako Kultur Etxean, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan, merienda lagun.


Martxoaren 18an, Amasako Uxo-toki elkartean, asto-jana egin zuten, eta afariaren ostean kantuana ritu ziren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.


Martxoaren 25ean, Ibarrako Xepla elkartean, Ernaik antolatutako bertso-afaria izan zen. Tolosaldeko bost gaztek kantatu zuten: Oibar Olanok, Beñat Mateosek, Jon Mendiluzek, Izar Zelarainek eta Aratz Arzelusek. Gai-emaile, berriz, Naia Gabirondo izan zen.

Irratsaio amaierako kantua: "Txerri goseak ezkur amets" (Hitzak: Tximela; musika: Joseba Tapia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!